Arteko Gure Ama Artziniegako urian (Araba, 1800 biztanle inguru) kokatuta dagoen D ereduko eskola publiko bat da. Eskolaren inguruan ibaia, mendiak, zuhaitzak… kokatzen dira, hezkuntzarako gune lasai baten bihurtuz eskola. Gaur egun Artziniegan dagoen eskola bakarra da.

Arteko Gure Ama Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak dituen lerro bakarreko eskola da.

GURE HISTORIAREN LABURPENA:

Arteko Gure Ama eskolak, lehenengo urteetan Nuestra señora de la Encina deitzen zena, hasiera batean Artziniega eta Aiarako ikasleak batzen zituen. 1982 urtean Aiarako ikasleak beraiei zegozkien beste eskola batera joan behar izan zuten. Garai hauetan A eredua (Nuestra Señora de la Encina eskolako goiko kurtsoetan) eta B eredua (Artziniega Ikastolako Haur Hezkuntzan) ziren lantzen ziren ereduak. Bi zentro hauek batzerakoan, eskolak gaur egun oraindik erabiltzen duen Arteko Gure Ama izena jasotzera pasatu zen.

1996 – 1997 ikasturtean, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra desagertu zenean, 7.eta 8. mailako ikasleak Amurrioko Zaraobe Institutora beraien Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egitera pasatu ziren eta eskolan Haur Hezkuntzako 2 urteko gela zabaldu zen.

2008 – 2009 ikasturtean, Arteko Gure Ama eskolako eraikinean Haurreskola zabaldu zen.

2012 – 2013 ikasturtean, Arteko Gure Ama eskola D ereduko eskola izatera pasatu zen.

Beste data esanguratsu batzuk:

· 2006 – 2007 ikasturtean Kalitatea Hezkuntzan akreditazioa jasotzen du eskolak.

· 2011 – 2012 ikasturtean IKT-ko Lehenengo Heldutasun Maila jasotzen du eskolak.

· 2015 – 2016 ikasturtean IKT-ko Tarteko Maila jasotzen du eskolak.

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua