Aurtengo martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpainak gizarteari neskek, eta emakumeek oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasan behar duten gehiegizko presioaz ari da,  gorputzen nahitaezko "perfekzioaz", ezarritako edertasun-kanon zorrotzaz, hipersexualizazioaz eta gorputzen kontzeptualizazio gero eta merkantilistagoaz.

Lau neskato dira kanpainaren protagonistak, eta honen helburua da gizarteari erakustea garaiz gaudela emakumeen hurrengo belaunaldiei beste etorkizun bat eskaintzeko, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabe,  presio horrek asko mugatzen duelako haien bizitza. Kanpainak itxaropen mezu bat zabaldu nahi du: garaiz gaude datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko.
 

 

>>Albiste guztiak ikusi

Copyright © 2020. eZerbitzuak garatua